aiaraldea.eus

Araban frankismoak egindako errepresioaren inguruko liburua aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Historia

Gaur arratsaldean, ekainak 20, Artziniegako Museo Etnografikoan, arratsaldeko 20:00ak aldera, Javier Gómez Calvo historialari eta unibertsitate irakasleak Matar, purgar, sanar. La represión franquista en Álava liburuaren aurkezpena egingo du. Izatez, EHUko historia doktoretza liburu honetan eskaintzen duen tesiaren bitartez eskuratu zuen egileak.

Orain arte gai honen inguruan argitaraturiko lanik zorrotzena eskaintzen digu Gómez Calvok, hamaika iturri historiko ezberdin, Ferroleko artxibo militarra edota Gasteizko gartzelakoa, kontsultatzera eraman duen ikerketa luze eta zabal baten fruitua. Bere lanaren ondorioek talka nabaria egiten dute herri kulturan garai honekiko oso errotuak dauden zenbait ideien aurka, Araban frankismoak aurrera eraman zuen errepresio fisikoa (hilketak, giltzapetzeak...) Espainiako beste hainbat tokitan baino askoz mugatuagoa izan baitzen, errepresioa alor ekonomikoan azpimarragarriagoa izan zelarik (isunen bitartez alegia).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa