Saharar elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte Zamlako mobilizazioen 44. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko eka. 13a, 12:30

44 urte bete dira Mendebaldeko Saharako herriak espainiar okupazioaren kontrako lehen mobilizazio baketsu masiboa martxan jarri zuenetik, Zamla izenez ezagutzen dena. Berau ospatzeko Amurrion sortu berri den “Convivencia y Solidaridad” saharar elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetan zehar.

44 urte bete dira Mendebaldeko Saharako herriak espainiar okupazioaren kontrako lehen mobilizazio baketsu masiboa martxan jarri zuenetik, Zamla izenez ezagutzen dena. Berau ospatzeko Amurrion sortu berri den “Convivencia y Solidaridad” saharar elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu hurrengo egunetan zehar.

 

Ekainaren 17an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, katekesi aretoan, 1970eko mobilizazioen eta egun saharar herriak Aljeriako Tindoufeko kanpamentuetan pairatzen duen egoeraren inguruko hitzaldi bat izango da. Hitzaldi honetan saharar gobernuaren EAEko ordezkariak, giza eskubideen defentsan ezagunak diren hainbat pertsonek, Amurrio RASD elkarteko kideek... hartuko dute parte.

 

Hilaren 19an, osteguna, ordu eta leku berean Javier Bardem zinema zuzendari espainiarrak eginiko “Hijos de las Nubes” filmea ikusterik izango da, zeinak saharar herriaren egoeraren inguruko errektrospektiba bat eskaintzen baitu.

 

Hurrengo egunean, Reforreko futbol zelaian, arratsaldeko 19:00etan Kaskagorri eta Saharaiara futbol taldeek lagunarteko partida gauzatuko dute.

 

Azkenik, larunbatean, saharar jai kulturala burutuko da Amurrioko herriko plazan, 1970ko Zamlako oihua gogora ekarriko delarik. Goizeko 10:30etatik eta eguerdira bitarte saharar kulturaren paradigma diren hamaika ekintzez gozatzerik izango da: henna pintaketak, te dastaketak, jolasak, eskulangintza produktuen erakusketa... 12:00etatik 14:30ra arte ekitaldi ofizialak egingo dira duela 44 urteko gertaeren oroitzapen eta omenaldi gisa; bertan, Amurrioko udaleko eta EAEko saharar elkarteetako ordezkariek hartuko dute parte eta, besteak beste, sahararren eskubideen alde urtetan zehar borrokatutako Paco Bordagarai amurriarrari omenaldia egingo zaio. Bukatzeko, arratsaldeko 18:00etatik eta gaueko 21:00ak bitarte Estrella Polisario talde sahararraren emanaldia izango da, bertan Mufid abeslari ezagunak parte hartuko duelarik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide