Arabako EH Bilduk Endesa eta Iberdrola ez ditu kontratatuko Garoña berriro irekiz gero

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko eka. 3a, 11:21

EH Bildu koalizioak Araban dituen ordezkari politiko hainbatek -Amets Meaza laudioarra besteak beste-, alkatek zein koadrilako lehendakariek adierazpen bateratu bat kaleratu izan dute Garoñaren berehalako ixtea eskatzeko, Endesa eta Iberdrola berau berriz martxan jartzeko saiatzen ari dira eta.

EH Bildu koalizioak Araban dituen ordezkari politiko hainbatek, alkatek nola koadrilako presidentek adierazpen bateratu bat kaleratu izan dute Garoñaren berehalako ixtea eskatzeko, Endesa eta Iberdrola berau berriz martxan jartzekotan baitabiltza. Ordezkariok jakinarazi dutenez “berrogei urte luze eman ditugu Garoñaren mehatxupean, eta kasu batzuetan gure udalerriak 30 kilometro baino gertuago izanik arriskua eta kezka handia izan da urte luze hauetan.”

 

Halaber, Alderdi Popularrak eta, bereziki, Arabako ahaldun nagusi den Javier de Andrésen jarrera salatu dute koalizio abertzaleko kideek, euren esanetan Garoñaren bizitza beste 10 urtez luzatzean, arabarren gehiengoaren nahien aurka egiten dutelako.

 

Era berean, EH Bilduko udal eta koadrila ordezkariek jakinarazi dute Endesak eta Iberdrolak Garoña berriz martxan jartzeko nahi eta prozeduretan jarraituz gero koalizioak gobernatzen dituen udaletako kontratu elektrikoak berraztertuko dituztela zentral nuklearrarekin zerikusia duten enpresei inolako zerbitzurik ez eskatzeko, hots, ez dituztela berriz kontratatuko. Euren esanetan Garoñaren berrirekitzearen aurka eragiteko martxan jar zitekeen neurririk eraginkorrena da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide