aiaraldea.eus

Asteburu honetan egingo dira Atxetako jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin
Asteburu honetan egingo dira Atxetako jaiak

Uda bukatzear den arren oraindik agertzen dira han hemenka gure eskualdean zehar zenbait auzo eta herritako jairik; asteburu honetan, adibidez, Laudio eta Arrankudiaga udalerrien artean kokaturiko Atxeta auzoak bereak ospatuko ditu.

Jai hauetan egingo diren ekintzen artean honakoak nabarmendu daitezke:

Uda bukatzear den arren oraindik agertzen dira han hemenka gure eskualdean zehar zenbait auzo eta herritako jairik; asteburu honetan, adibidez, Laudio eta Arrankudiaga udalerrien artean kokaturiko Atxeta auzoak bereak ospatuko ditu.  
Jai hauetan burutuko diren ekintzen artean honakoak nabarmendu daitezke: 
Larunbatean, irailak 15, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta burutuko da baita marmitako eta tortilla lehiaketak ere. Bertan parte hartzeko 12:00etan eman beharko da izena tortilla nola marmitako lehiaketetan, handik ordubetera lapikoak aurkeztu behar izango direlarik. Marmitako guztiek honako oinarrizko osagaiak izan beharko dituzte bestalde: bonitoa, patata, piperra eta tipula. Lau sari emango dira guztira: lehen saria 75 euro eta txapela, bigarrena 50 euro, hirugarrena 30 eta dieta 10 euro eta gazta izango dira hurrenez-hurren. Tortillari dagokionez 35, 25 eta 20 euroko sariak emango dira lehen saritik hirugarrenera, dieta moduan pastela banatuko zaie laugarren geldituriko taldekide guztiei. 
Eguerdiko 12:00etatik hasita jai giroak hartuko du auzo hau, ordu horretan jaiei hasiera ofiziala emango zaielarik txupinazoa eta ordubete geroago hasiko den poteo-joteoarekin. Ordubiak aldera marmitako arestian aipaturiko marmitako eta tortilla saridunak emango dira ezagutzera horren ondoren hauek herri bazkari batean janak izango direlarik. 
Larunbat arratsaldea etxeko txikienei zuzendua egongo da oso-osoki 17:30etatik hasita bi ordutan zehar buruhandiak, apar jaia, txokolatada eta Galaktika saioaren animazioa izango direlarik bata bestearen ostean. Gauean zehar Yumas Band taldearekin erromeria burutuko da 20:30etatik aurrera, halaber, tartean, ohiko lez, urteroko odoloste jana izango da. 
Jaiek igandean ere jarraituko dute goizeko 11:30etako txistularidun kalejirarekin hasirik, ondoren meza izango da. 13:00etan Etorki taldearekin dantza ikustaldia burutuko da eta ordubete geroago beste kalejira bat izango da txistulari eta trikitilarieki, folkloreak ere tarte nabaria izango du beraz. 14:30etan hasiko da herri bazkaria, horren ondotik bingo jokoa egingo delarik ere. Arratsaldean zehar hainbat joko burutuko dira haur zein nagusientzat: twister zein igel lehiaketak eta baita gaztelu puzgarriak ere. 
Arratsaldeko 20:00etan izango den Pinedo taldearen erromeriaren ostean jaiei amaiera emango zaie gaueko hamarretan burutuko den "Pobre de mi" delakoaren ostean. 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Bi herri eta bi lurraldeen artean Atxeta auzoa zatituta egotea bitzikeria bat da .Pena bat da Laudioko atxetarrek aretarrak direla esatea. Atxeta , Aretako eskoletan hasten da eta Zuloagaraino aiegatzen da . Gora ATXETA

Erabiltzailearen aurpegia Mugarri Erantzuna | #2

Atxeta ez da inoiz izan Areta ,are gutxigo Laudio . Atxeta ZAN , DA eta JARRAITUko du izaten ARRANKUDIAGA
Gora gure herriko alkatesa.

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #3

Guk Aretatzat ulertzen duguna : Areta ,Gazteiz errepidea , Iturralde , Atxarte ,Gaiarreko , Bidezaharrak eta Laudioko ATXETAz osatuta dago . Atxetako erdia bai dago ARRANKUDIAGAN ,aupa Itziar baina ez etorri con imperialismos

Erabiltzailearen aurpegia Presagan Erantzuna | #4

Atxetaren " erdia " Laudio dela esaten dunak , ez da bera inperialista izango ?
Laudio eta Arrankudi HERRI bi dira .Areta eta Atxeta ,AUZO bi baino .
"Mugarrik" arrazoi osoa du .
Goiko argazkian ,txistulariak ,mugan bertan daude.

Erabiltzailearen aurpegia Presapeko Erantzuna | #5

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #6

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Erantzuna | #7

Laudioko callejero ikusita Atxeta kalea hasten da Areta amaitzen den lekuan eta mugarano heltzen da eta segidan Atxeta Bizkaia. Sorte on eta zaindu atzetarrak

Erabiltzailearen aurpegia Launiko Erantzuna | #8

Erabiltzailearen aurpegia Arkes Erantzuna | #9

Atxetakoa nahiz eta aretako herri gendea ez badira etortzen atxetara atxetako jaiak ez dira ezer arrankudiagako gendea ez dira etortzen. Bakarri udal eta alkadesa etorridia eta non dira arrankudiagako gendea astuta dauzkagute. Bakarrik aretako herriko gendea etoorrita giro oso oso ona egon zen baina ea urrengo urtean arrankudiagako gendea animatzen bazareta.

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #10

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #11

ze laudio ta ze arrankudiaga, Atxetaz ez zarie oroitzen urtean zear.
HAU EZTA LAUDIO EZTA ARRANKUDIAGA ERE EZ!!!! ATXETA ETA ARETA ASKATU!!!!!!

Erabiltzailearen aurpegia Areta Erantzuna | #12

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa