VOX: Santiago Abascal amurrioarraren alderdi berria

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko urt. 20a, 11:31

Iragan ostegunean, hilak 16, Madrilen aurkeztu zuten Santiago Abascal amurrioarra lider gisa duen alderdi berria: VOX.

Iragan ostegunean, hilak 16, Madrilen aurkeztu zuten Santiago Abascal amurrioarra lider gisa duen alderdi berria: VOX.

 

37 urte dituen eta orain arte hainbat kargu publikotan aritu den Abascalek iaz utzi zuen Alderdi Popularra, PPko zuzendaritzarekin bateraezinezko ezberdintasun ideologioak zituela argudiatuta. Abascalez gainera badira baina beste hainbat kide alderdi honen barruan garai batean PP edota UCDkoak ere izan zirenak; hor dira besteak beste José Antonio Ortega Lara (1996 eta 1997 artean ETAk 532 egunez bahitua izan zuena), Ignacio Camuñas Solís edota José Luis González Quirós.

 

Bere sorrera manifestuan alderdia zentro-eskuin liberalaren barruan kokatzen dute haren bultzatzaileek: liberalismo ekonomikoa eta giza-arloetan jarrera kontserbadorea izango duena. Sortzaileek esandakoaren arabera alderdia PPk eta PSOEk espainiar gizartearen baitan sortutako desengainuaren ondorio da eta, horren karietara, “konstituzio Estatua egun bizi duen gainbeheraren aurrean defendatu beharra” aldarrikatzen dute. Zentzu horretan, alderdi berriak, gizabanakoen askatasunaz gainera, espainiar nazioaren batasuna bermatzea du helburu, horretarako, estatua antolatzeko sistema berri bat planteatzen dutelarik, autonomia erkidegoen eta erkidego hauen gobernu nola parlamentuen ezerezpenean oinarritua, kudeaketa eskuduntza guztiak estatu-zentralaren eskuetara pasako zirelarik. Bestalde ere, Hauteskunde eta Alderdi Lege berriak beharrezkoak direla defendatzen dute, Gorteetan “hiritarren ordezkapen erreala” posible egingo duena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide