2018/09/13 20:00

Orbeko Etxea | Laudio

Brutal Blues + Sete Star Sept + Orbain Unit + Piketa

20:00
GAUR GAUR GAUR! >BRUTAL BLUES Stavanger, Norvegia. Euskal Herrian batzuk bagara Drid Machine Records zigiluko taldeen zaleak. Noxagt, Staer, Ultralyd, Moha!, Golden Oriole, Freddy The Dyke... Stavanger hiritik hainbat talde sortu izan dira, noise-a lantzeko euren ikuspegi bitxia ikur, underground europearrari ekarpen garrantzitsua egin diotenak. Beno ba, Brutal Blues talde haietariko bat da. Anders Hana (aurretik Noxagt, Ultralyd edota Moha! taldeetan kitarjole ibilitakoa) baterian eta Psudoku taldeko Steinar Kittilsen (beste basapizti bat) sei sokatara. Grindcore eremutik gertu koka genezake bikoaren proposamena, nahiz eta agerikoa den generoari euren kutsu pertsonal eta arriskatua ere ezartzen diotela, sarritan zaratari, jazz-ari edo psikodeliari gogor eta gogoz helduz. https://bblues.bandcamp.com/ > SETE STAR SEPT Tokio, Japonia. Ryosuke Kiatsuk 2004an sortutako talde mitikoa! Argitaratutako erreferentziak zenbaezinak dira: makina bat disko labur eta konpartitu atera eta makina bat bider ere mundu osotik bira luzeak egin izan dituzte. Grindcore submunduko adituek osti galanta datorkigula esan eta ederto ohartarazi gaituzte euren zuzenekoaren indarraz! https://bandcamp.com/tag/sete-star-sept > ORBAIN UNIT Free-jazz / noise, Bilbo + Azkoitia. Bi bateria, kitarra, baxua eta saxoa. Taldekideak Akauzazte, Killerkume, Los Plomos, Anakrosis, Conteiner etabar luze batean ere aritu edo aritzen dira. 2016an euren lehendabiziko diskoa (Suiseki) argitaratu zuten eta uda hontan bigarren diskoa izango dena grabatu dute. Dana impro! https://repentinorecords.bandcamp.com/album/suiseki >PIKETA Leioa. 2001eko udako arrasti batean, Udondo gaztetxean sortutako bikoa. J-k bateria eta ahotsak eta J-k kitarra eta ahotsak. 2015ean atera zuten euren lehenengo erreferentzia (Demo), grindcore azkar eta punk jarreraz jositako 18 zaplasteko. Piketa en jeta y metralleta! https://piketa.bandcamp.com/releases (animatu!)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa