Aiaraldean egingo dute hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako Europako Ikasle Foroa

Erabiltzailearen aurpegia Samu 2015ko aza. 18a, 06:55

'Against capitalist education' -Hezkuntza kapitalistaren kontra- lelopean europar ikasle foroa aurkeztu zuen espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen 'Para Los Pueblos' dinamikak atzo.

Boloniaren eta egun egiten ari diren erreformen aurka antolatzeko Europa osoko ikasle iraultzaile eta antikapitalisten ahotsak elkartu nahi dituzte.

'Against capitalist education' -Hezkuntza kapitalistaren kontra- lelopean europar ikasle foroa aurkeztu zuen espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen 'Para Los Pueblos' dinamikak atzo.

Boloniaren eta egun egiten ari diren erreformen aurka antolatzeko Europa osoko ikasle iraultzaile eta antikapitalisten ahotsak elkartu nahi dituzte.

Otsailaren 26, 27 eta 28an Euskal Herrian eta zehazki Aiaraldean gauzatuko dute nazioarteko ikasle foroa “Forum To Fight” izenpean. Espainiar estatuko eta nazioarteko ordezkariak ekarriko ditu hitzorduak eskualdera, besteak beste.

Azkenaldian emandako aldaketak hezkuntza pribatizatzeko bidean sakondu dutela uste dute eta indarrak batuz erantzun europarra artikulatu nahi dute foroan landuko dituzten edukiekin.

Ikasleek salatu dutenez, Europan bezala Euskal Herrian ere aplikatzen ari diren 3+2 unibertsitateetarako sistema berriak hezkuntza pribatizatu eta merkatuaren mesedetara kokatzen du.

Foroaren inguruko informazio gehiago hemen.

[video:https://www.youtube.com/watch?v=PGnx7zWA9dQ width:600]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide