aiaraldea.eus

Idazteko trena

Erabiltzailearen aurpegia Txani Rodrigez   Iritzia

Hegazkinetan idazteko, hartu arkatza. Boligrafoek tinta botatzen dute. Eraman idazteko moduko zerbait. Papera ondo dago. Estu bazabiltza, egur zati batek edo zure besoak balioko dizute. Hauexek dira Margaret Atwood-ek The Guardian egunkarian eskaini zituen idazketa metodoaren inguruan zenbait aholku. Pentsa genezake, beraz, idazle kanadiar hau hegazkinetan zebilela maiz.

 

Laudioarrak, aldiz, trenean mugitzen garen biztanle mota bat gara; aldiriko trenetan, hain zuzen ere. Beste garraio moduak erabil ditzakegu, bai noski, baina, batik bat trenetara jotzen dugu.

Nik, adibidez, Bilbora trenez joaten eskarmetu handia dudanez, bidaiatze-metodo pertsonal bat jorratu dut ere bai. Irakurri ala idatzi nahi izanez gero, nasetan gelditzen naiz azken momentura arte.

Horrela, noren alboan eseri hautatu dezaket. Lasai irakurtzeko, onena ezezagun batekin bidaiatzea da. Treneko leihotik begiratuz, istorio askoren abiapuntuak xedatu izan ditut, hori dela eta beti daramat poltsan libretatxoren bat...

Gure bidaiak errutinarioak dira baina irakurle bakoitzak bere liturgiak edukiko dituelakoan nago .

Abenturaren antipodatan finkatuta daude gure bidaiak, baina liburuei esker xarma aurkitzen diegu desplazamendu errepikakor horiei .

Metodo bereziak eraiki ditugu monotoniaren aurka. Margaret Atwood harro sentituko zen guri begira.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa