Joseba Otaola txirrindulari amurrioarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du Atarrabian

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 27a, 16:40

Joseba Otaola txirrindulari amurrioarrak denboraldi osoan bila zebilen garaipena erdietsi zuen igandean, Atabarrabiako Indurain anaien txapelketan. Amurrioko kirolariak emaitza onak lortu ditu gazte mailako lehen urtean, baina Atarrabian lortutako denboraldiko lehen garaipena da.

Joseba Otaola txirrindulari amurrioarrak denboraldi osoan bila zebilen garaipena erdietsi zuen igandean, Atabarrabiako Indurain anaien txapelketan. Amurrioko kirolariak emaitza onak lortu ditu haren gazte mailako lehen urtean, baina Atarrabian lortutako denboraldiko lehen garaipena da.

Talde-lanaren bidez erdietsitako garaipena

Josebaren taldeak, G.D. Asesores de Navarra taldeak, Josebaren aldeko apustua egin zuen hasieratik, sprintean izango zituen aukeren alde eginez. Hasieratik 8 kideko ihesaldi batek aurrera egin zuen eta taldeak gogor egin behar izan zuen lan hauek harrapatzeko.

Erroko gaina pasa ostean, txirrindulari amurrioarra atzeko talde batean geratu egin zen, lasterketa burutik 15 segundutara baina taldekideen lanaren ondorioz aurrean sartzea lortu zuen berriro ere.

Azken 10 kilometrotan tropela ziztu bizian zihoan helmugarantz eta Asesores de Navarra taldeak ondo aprobetxatu egin zuen, Joseba Otaola garaipenera bultzatuz.

Arabako erlojupeko txapelketan hirugarren

Atarrabikoa ez zen asteburuko lasterketa bakarra izan, larunbatean Asesores de Navarra taldea Murgian izandako Arabako bakarkako erlojupeko txapelketan izan baitzen, Joseba Otaola amurrioarra tartean.

Azken honek erlojupeko bikaina egin zuen eta helmugan hirugarren denborarik onena markatu zuen, garailea izan zen Oier Lazkanorengandik 5 segundutara.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide