Aaron Garmendia laudioarrak Debabarrenako Orientazio Raidaren bigarren edizioan garaipena eskuratu du

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 28a, 17:00

Pasa den irailaren 24an jokatu zen Debabarrenako II. Raida eta bertan Aaron Garmendia laudioarrak garaipena eskuratu zuen Arteako Gaizka Agirrerekin batera. Guztira 91 puntu lortu zituen bikoteak, 6 ordu, 53 minutu eta 20 segunduko denborarekin.

Elgoibarren jokatutakoa Iparraldeko Raid Abentura Ligako proba puntuagarria izan zen eta guztira 42 bikotek hartu zuten parte. Garaileen atzetik Iñigo Lariz eta Jon Irazabal sailkatu ziren 90 puntu eta 6 ordu, 50 minutu eta 42 segunduko denborarekin.

Pasa den irailaren 24an jokatu zen Debabarrenako II. Raida eta bertan Aaron Garmendia laudioarrak garaipena eskuratu zuen Arteako Gaizka Agirrerekin batera. Guztira 91 puntu lortu zituen bikoteak, 6 ordu, 53 minutu eta 20 segunduko denborarekin.

Elgoibarren jokatutako proba Iparraldeko Raid Abentura Ligako proba puntuagarria izan zen eta guztira 42 bikotek hartu zuten parte. Garaileen atzetik Iñigo Lariz eta Jon Irazabal sailkatu ziren 90 puntu eta 6 ordu, 50 minutu eta 42 segunduko denborarekin.

Zer da Raid bat

Raid bat abentura froga bat da, orientazioa eta gutxienez bi kirol froga izango dituen erresistentzia jarduera dibertigarri bat, normalean, trekking-a eta btt-a direnak.

Proba hasieran, partehartzaileei mapak banatzen zaizkie. Mapa hauetan, mugarri ezberdinak daude irudikatuta eta mugarri bakoitzak puntuazio jakin bat dauka. Partehartzaileek ibilbide egokiena aukeratu eta denbora jakin baten barruan ahalik eta mugarri gehienetatik pasatuz ahal den puntu gehien lortzea dute helburu.

Bakoitzak bere erritmora egin ahal duen aktibitatea da, ez baitago puntuazio minimorik eta partehartzaile bakoitzak erabakitzen baitu, bere indarren arabera, zein mugarritik pasa eta zein utzi.

Raid bat, tramotan banatzen da. Tramo bakoitzean kirol aktibitate espezifiko bat egiten da, trekking-a eta mendi bizikleta normalean, baina hauetaz gain, badaude proba bereziak, hala nola, kayak-a, espeleologia, rappel-a, eskalada edo/eta soka trebetasunarekin edo orientazioarekin erlazionatutako bestelako ekintzak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide