Maria Barbero urduñarra motorraren prestaketa lanetan ari da azken bi lasterketetarako

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Bilbao Larrory 2016ko ira. 22a, 08:42

Maria Barberok gertu ditu Espainiako motoziklismo kopako azken bi lasterketak. Datozen urriaren 22an eta 23an Nafarroako Los Arcos udalerriko zirkuituan izango ditu bi probak eta, nahiz eta bigarren postuan egon orain, Espainiako kopa irabazteko borrokatuko da Urduñako gidaria.

Lehen hiru probak egin ostean, pilotu urduñarra liderrarengandik 20 puntura dago. Hori dela eta, Mariak txapelketa irabazteko aukerak profitatu nahi ditu lasterketa ona eginda, eta hori lortu ahal izateko motorraren prestaketa lanetan ari da jada.

Maria Barberok gertu ditu Espainiako motoziklismo kopako azken bi lasterketak. Datozen urriaren 22 eta 23an Nafarroako Los Arcos udalerriko Nafarroako zirkuituan izango ditu bi proba hauek eta, nahiz eta bigarren postuan egon orain, Espainiako kopa irabazteko borrokatuko du Urduñako gidariak.

Lehen hiru probak egin ostean, pilotu urduñarra liderrarengandik 20 puntutara dago. Hori dela eta, Mariak txapelketa irabazteko aukerak aprobetxatu nahi ditu lasterketa on bat eginez, eta hori lortu ahal izateko motorraren prestaketa lanetan ari da iada.

Geroz eta oihartzun mediatiko handiagoa

Maria Barberoren lorpenak, geroz eta oihartzun handiagoa ari dira izaten eta mundu osoko jarraitzaileek elkartasun mezuak ari dizkiote bidaltzen. Horrez gain, 2017. urterako izango dituen proiektuen berri ere eman du urduñarrak, gidarien eskola, gidatzeko ikastaroak, emakumezko gidari berrientzat euskarria, etab.

Horrekin batera, Mariak eskerrak eman nahi izan dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari, kanpo sustapenerako eta turismorako sailak hasieratik lagundu izan baitu Urduñako pilotua. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide