aiaraldea.eus

Zergatik ez?

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta   Iritzia

XXI. mendearen hasieran ametsetan ere ez genuen imaginatuko urte gutxiren bueltan eskoziarren erdiek independentziaren alde bozkatuko zutenik Londonen onespenaz burutuko zen erreferendumean, eta independentziatik urrats txiki batera jarriko zenik Eskozia.

Nork pentsatuko zuen Katalunia bere estatut-aren erreforma batetik harago joango zenik, eta debeku eta mehatxuei aurre egin eta independentziari buruzko kontsulta burutu eta hauteskunde plebiszitarioak deituko zituenik?

Orain dela urte bete nork aurreikusiko zuen Syrizaren moduko ezkerreko mugimendu batek, Troikaren mehatxuak gainditu eta, Greziak bere burujabetza berreskuratzea helburu hartuta, hauteskundeak irabaziko zituenik?

Eskoziara begira egon ginen udazkenean. Greziara begira gaude neguan. Kataluniara begira daramagu bizpahiru urte. Noiz jarriko gara geure herrira begira? Eskoziarrek, katalanek eta greziarrek euren etorkizuna jokoan dagoela ikusi dutenean, egoera iraultzea posible dela sinestu egin dute, eta martxan jarri dira. Euskal Herrian ere, lehen independentzia ezinezkotzat jotzen zuen herritar asko posible dela sentitzen hasi da, baina sinestea falta zaigu.

XXI. mendean utopiak errealitate bilakatzeko aukerak zabaltzen ari dira Europan. Euskal Herrian ere, zergatik ez? Euskal herritarron etorkizuna ere jokoan dago. Jar gaitezen martxan. Independentziaren garaia da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa