aiaraldea.eus

Patenteak

Erabiltzailearen aurpegia Txutxi Ariznabarreta   Iritzia

Europar Batasuneko bataz bestekoekin konparatuz Euskal Herria ondo kokatuta dago berrikuntza adierazle gehienetan. Berdin ikerketa eta garapenera bideratzen den gastuari dagokionean. Horrexegatik, kontraesankorra egiten da zifra hain eskasak izatea honekin guztiarekin lotura zuzena duen adierazlean: patenteen erregistroan.

Gaindegiak kaleratu berria duen txostenaren arabera, 2010ean 159 patente erregistratu ziren Euskal Herrian; 51,4 patente milioi bat biztanleko. Zifra hau, urte bereko EBko bataz besteko milioi bat biztanleko 111 patenteren erdira ere ez da heltzen. Hala ere, kontuan izan behar da duela urte gutxi patentatzeko joera oso ezohikoa zela Euskal Herrian: 1990ean 40 erregistro besterik ez ziren egin. Gorako jauzia XXI.mendearekin etorriko da, 2008an goia jo arte 225 patenterekin. Krisiarekin behera egingo du kopuruak ondorengo urteetan.

Baina ikerkuntzatik harago, erregistratzeko joera erabat baldintzatzen duen prozesu administratiboa da patentea. Garestia eta luzea herrialde batzuetan, espainiar estatuan adibidez; errazagoa eta merkeagoa beste toki batzuetan. Europar Batasuneko Patente Bakarra indarrean jartzeak ekarriko zituen onuren eta erregistroen suspertze eraginaren zain egon gara: EBko estatu guztietan aldi berean erregistratzea, prosezuaren erreztasuna, kostua 36.000 eurotik 5.000 eurora jaistea, … Baina heldu da ordua eta Patente Bakarretik kanpo geratu da Espainiar Estatua. Ondorioz, honetan ere gure herria bitan zatituta, bi estaturen politika desberdinen menpe. Hego Euskal Herrian genituen onura esperantzak haizeak eraman ditu.

Berriro ere nabarmen ikusten da dependentzia, burujabetzarik eza, oso kaltegarria dela gure ekonomiarentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa