Gora Arrankudiagako Andramari jaiak!

Erabiltzailearen aurpegia

Andramari, kofradia eta berakatz eguna. Alaitasuna, umorea eta bizipoza. Hemen dira, barriro ere, Arrankudiagako jaiak. Gure herriaren nortasunaren adierazgarri. Urtean zehar izaten diren gorabehera guztien gainetik, danon arteko elkarbizitza sendotzeko egunak. Eskerrik beroenak Jai Batzordeari eta jaien antolaketan parte hartzen dozuen talde, elkarte eta lagun guztioi. Zuen lanari esker doguz jai hain parte hartzaile, herrikoi eta euskaldunak. Umeetatik adinekoetara, herritar guztiok ondo pasatzeko egitarau oparoa.Honelako egun alai eta herrikoietan ezin doguz ahaztu jaietan ezingo direnak egon: pertsona gaixoak, ezinduak, presoak, exiliatuak eta beste edozein arrazoigatik herritik urrun dagozenak. Geugaz izango doguz guztiak gure bihotzetan.Aukera ezin hobea euskara arloan ere beste pausotxo bat egiteko: “belarriprest” edo “ahobizi”, danon artean, jaiak euskeraz bizi!Igaro dagiguzan jaiak alaitasunean, elkartasunean, askatasunean eta berdintasunean. Eraso sexistarik EZ! LGTBIfobiarik EZ!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide