aiaraldea.eus

Udako argazki eta bideo lehiaketa, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Udako argazki eta bideo lehiaketa   Komunikazioa

Udako argazki eta bideo lehiaketa jarri du martxan Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Uztailetik irailera arte iraungo du lehiaketak, eta Aiaraldeko herritar orori egongo da zabalik.

Kategoria eta modalitate berriak

Aurreko udetako edizioekin alderaturik, modalitate eta kategoria berriekin datorren lehiaketa da aurtengoa. Bi modalitate egongo dira: argazkiena eta bideoena.

Udako argazki eta bideo lehiaketa jarri du martxan Aiaraldea Komunikazio Leihoak. Uztailetik irailera arte iraungo du lehiaketak, eta Aiaraldeko herritar orori egongo da zabalik.

Kategoria eta modalitate berriak

Aurreko udetako edizioekin alderaturik, modalitate eta kategoria berriekin datorren lehiaketa da aurtengoa. Bi modalitate egongo dira: argazkiena eta bideoena.

Argazkien modalitatean hiru kategoria egongo dira: Selfieak (norberak bere buruari ateratako argazkiak), Aiaraldea (Aiaraldean eginiko edota eskualdearekin erlazionatutako argazkiak) eta Bidaiak (Aiaraldea ez den munduko beste edozein txokotan ateratako argazkiak).

Bideoen modalitatean berriz, beste hiru kategoria egongo dira: Time-lapsea (kamara oso-azkarrean grabatutako bideoa), Umorea eta Uda. Bideo laburrak izan beharko dira nahitaez, gehien jota 20 segundoko iraupena izan beharko baitute (GIFak eta mugimenduzko bestelako formatuetan ateratakoak ere onartuko dira).

Parte hartzeko moduak, errazak

Irailaren bukaerara arte egongo da parte hartzeko aukera. Horretarako lau bide egongo dira:

*Zuk zeuk zuzenean argitaratuta. Aiaraldea.eus-eko komunitatea atalean izena emanda eta horren bidez argitaratuta (modalitate eta kategoria zehaztuta).

*Whatsapp bidez. Argazki edo bideoa honako telefono zenbakira bidalita: 688 848 152 (bideo eta argazkia zein kategorian lehiatzea nahi duen zehaztuta).

*Twitter bidez. #UdakoLehiaketa2016 traola erabilita eta bideo eta argazkia zein kategorian lehiatzea nahi duen zehaztuta.

*Posta bidez. Argazki edo bideoa ondorengo e-posta helbidera bidalita: lehiaketak@aiaraldea.eus (bideo eta argazkia zein kategorian lehiatzea nahi duen zehaztuta).

Parte hartzaile bakoitzak nahi-beste aldiz hartu ahal izango du parte lehiaketan. Lehiaketa Aiaraldeko herritarrei zuzendua dago; sarien irabazleek, beraz, Aiaraldean bizi direla akreditatu beharko dute.

Geroz eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria lortzeko

Kategoria bakoitzeko sari bana egongo da. Saria bera izango da kategoria guztietan: bi pertsonentzako afaria ArriBeltz jatetxean.

Egongo da baita sari potoloago bat, WeGoaz bidaia agentziak eskainitakoa: 2 lagunentzako bidaia Europako hiriburu batera (Londres, Erroma, Paris...). Bidaiak honakoa barnebiltzen du: hegaldi zuzena, tasak, bi gau hotel batean, gosariak eta bidaia asegurua.

Azken sari hori Argazki eta bideo lehiaketako parte hartzaile guztien artean zozketatuko da. Geroz eta argazki eta bideo gehiago aurkeztu, beraz, orduan eta aukera gehiago egongo dira sari hori eskuratzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa