aiaraldea.eus

Urduña Hiria Lorez Apaintzeko 5. lehiaketan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Berrikuntza moduan,3 kategoria egongo dira aurten eta proposamen onenek 200 euro jasoko dituzte.

Urduña Hiria Lorez Apaintzeko 5. lehiaketan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko
Hiriko txokoak lorez apaintzeko deia luzatu dute. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Dagoeneko zabalik dago Urduña Hiria Lorez Apaintzeko 5. Lehiaketan izena emateko epea. Txapelketa horren helburua da hiria erakargarriagoa egitea biztanle zein bisitarientzat, balkoiak eta leihoak apaintzeko aspaldiko ohiturei jarraiki. Lehiaketa zabalik egongo da etxe partikularrentzat
zein saltoki edo tabernentzat.

Berrikuntza moduan, aurten deialdi honen bitartez hiru kategoria zehaztu eta sarituko dira: saltokiak edo ostalaritza lokalak, alde zaharreko etxeak eta alde zaharretik kanpoko etxeak. 200 euroko saria jasoko dute kategoria bakoitzeko irabazleek. Lehiaketako oinarriak eta izen-emate fitxa lortu daitezke www.urduna.com udal webgunean, Turismo Bulegoan (Foru plaza, 9) edota Hirix aplikazioko Urduñako orrian. Izen ematea Turismo Bulegoan egin ahalko da edota urdunederra@urduna.com helbidera e-posta bidalita, izen-emate fitxa atxikita, 2018ko ekainaren 30a baino lehenago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa