aiaraldea.eus

Urduñak Bizkaiko Abesbatzen Topaketa antolatzearen lekukoa hartu du

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Urtero egiten den hitzordu jendetsu horrek bat egingo du 2019an Urduñako Abesbatza Elkartearen 50. urteurrenarekin.

Urduñak Bizkaiko Abesbatzen Topaketa antolatzearen lekukoa hartu du
Idoia Aginakok, Urduñako alkateak, Ibon Uribe Galdakaoko alkatearen eskutik jaso zuen lekukoa. / Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Urduñak jaso zuen atzo Bizkaiko Abesbatzen Topaketa antolatzeko betekizuna hurrengo urtera begira. Idoia Aginakok, Urduñako alkateak, Ibon Uribe Galdakaoko alkatearen eskutik jaso zuen lekukoa. Urtero egiten den hitzordu jendetsu horrek bat egingo du 2019an Urduñako Abesbatza Elkartearen 50. urteurrenarekin.

Jaiaren XXXV. edizioa Galdakaon izan zen atzo. Bizkaiko 49 abesbatzetatik bertaratutako 1.200 abeslari baino gehiagok parte hartu zuten. Egunean zehar hainbat kontzertu izan ziren eta herri bazkari erraldoi batekin bukatu zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa