aiaraldea.eus

Pintura eta eskulan tailerretan izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Uztailaren 13ra arte zabalik egongo da 2018-2019 ikasturteko pintura eta eskulan tailerretan aurrematrikulatzeko aukera. 4 eta 14 urte arteko haurrek FP eraikinean egingo dituzte saioak ostiralero urritik maiatzera 17:00etatik 18:30ak arte. 14 urtetik aurrerakoak Alondegian elkartuko dira astelehenero 16:30etik 18:30era eskulanak lantzeko. Behin betiko izen emateak Alondegian egin beharko dira irailaren 10etik aurrera. Bagabiltza fundazioak eskaintzen ditu ikastaro hauek urtero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa