aiaraldea.eus

Urdufolk lehiaketan izena emateko epea, uztailaren 15era arte zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango da nazioarteko jaialdia.

Urdufolk lehiaketan izena emateko epea, uztailaren 15era arte zabalik
Foru plazan egingo dira kontzertuak. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Urdufolk jaialdia eta folk musika banden lehiaketako 6. edizioa abiatu dute dagoeneko. Nazioarteko jaialdia abuztuaren 31an eta irailaren 1ean izango da Urduñan. Horrekin batera, lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute eta uztailaren 15era arte egongo da horretarako aukera. Bertan folk musika lantzen duten era orotako musika taldeek izena eman dezakete. Lehiaketako talde irabazleak

1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 eurokoa. Informazio gehiago eskuratu daiteke www.urdufolk.eus webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa