aiaraldea.eus

Otxomaioak, genero ikuspegitik aztertuta

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Urduñako Udaleko Berdintasun Arloak jaien inguruko kanpaina burutzen ari da azken urteetan berdintasuna sustatu eta indarkeria matxista deuseztatzeko asmoarekin. Aurten hainbat ekitaldi ere aztertu ditu Arloak genero ikuspegitik. Zehazki 25 ekintzek osatu dute lagina eta parametro ugari hartu dira kontuan.

Burutu den ikerketa horren asmoa izan da alde positibo zein negatiboen inguruko ideiak batzea eta Jai Batzordeari transmititzea, hurrengo urteko jaiak hobetzeko xedearekin. Arloak urte osoan zehar aholkularitza zerbitzua eskaintzen du Urduñan ekitaldiak antolatzen dituztenentzat, horietan berdintasuna sustatzeko asmoz. Informazio gehiago 674 33 78 71 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa