aiaraldea.eus

"Hemingway Traveler" turismo proiektuan parte hartu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura
"Hemingway Traveler" turismo proiektuan parte hartu du udalak
Urduña bisitatu zuen Hemingway idazleak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Turismo Bulegoaren bitartez, Urduñak "Hemingway Traveler" aldizkariaren lehenengo edizioan parte hartu du. Euskadi, Nafarroa eta Errioxaren artean lankidetzan argitaratutako turismo aldizkaria da hori; Ernest Hemingway AEBko idazlearen esperientzietan oinarritzen dena. Basquetour, Nafarroako Gobernua eta Errioxako Gobernuaren arteko apustua da aldizkari hori eta 2016an jaio zen “Hemingway Bidaide-Destino Hemingway” nazioarteko posizionamendua bultzatzeko asmoa duen ekimenaren parte.

“Hemingway Traveler” estatuko eta nazioarteko bidaiari zuzenduta dago eta bere helburua hiru elkarteetako Lurraldea sustatzea da zenbait bidaia eta ihesaldiren konbinazioren bidez Hemingwayren irudia eta berezitasuna ardatz direla. Urduña hiria ibilbide horien artean kokatzen da, Iruñea, Bilbo, Donosti edo Gernikarekin batera, izan ere, Hemingway Urduñan izan zen 1960ko abuztuaren 23an.

Aldizkaria doakoa da eta urtean behin argitaratuko da. Kaleratu dira 10.000 ale elebidun, gaztelaniaz eta ingelesez eta euskarazko testuekin. Eskuragarri daude Hemingway lurraldeetako ehun bat hoteletan, turismo bulegotan eta Elkar dendetan. Aldizkari berri honen argitalpena dela eta, Urduñan aurkezpen publikoa egingo dute hiru erakunde horiek azaroaren 15ean, ostegunean, Orduña plaza hotelean. 19:00etan izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa