aiaraldea.eus

Politena eta Marrazki, Urduñako 1. zubi mikologikoko irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Urduñako Politena tabernako arduradunek irabazi dute pintxo onenaren saria hiriko 1. zubi mikologikoan publikoaren botoei esker. Azaroaren 1etik 4ra izan zen hitzordu gastronomiko hori. "El Bollo" sorkuntzak, onddoak izateaz aparte, nitrógeno likidoarekin apainduta zegoen, Urduñako laino opilaren antza hartuta. Saria irabazi duenez, pintxo hori eskuragarri egongo da Politena tabernan azaroko asteburu guztietan. Bestetik, azpimarratzekoa da Marrazki tabernak pintxo barra onenaren saria lortu duela lehenengo edizio horretan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa