aiaraldea.eus

Zeramika pieza handi batek Urduñako historia gogorarazten du

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Foru plazako lorategian instalatu dute 1492. urteko Urduña hiriko plano bat jasotzen duen zeramika pieza handia. Udaletxeko udalbatza aretoan dagoen kuadroetako baten interpretazioa da. Obra horrek 5 metro baino gehiagoko luzera du eta eskuz eginda dago, Malagako Maria Guillen zeramikagilearen lana da. José García García burdingile urduñarrak, bere aldetik, hori heltzeko egitura osatu du, garai bateko alondegitik berreskuratutako piezak baliatuta. Guzti hori 3 hilabete baino gehiagoren emaitza da.

Obra laster osatuko da “erlojuaren dorreko” erlojuko bi pesen instalazioarekin. Gaur egungo Foru plazan kokatuta zegoen dorre hori. Bi piezak oso baliotsuak dira 1593. urtekoak direlako.
Egileek azpimarratu dute nahiko luketela herritarrek pieza errespetatzea eta baloratzea, izan ere, horren helburua da hiriko historia zabaltzea. Turismo arlorako ere oso baliagarria izango da, baita bisita gidatuetarako ere. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa