aiaraldea.eus

Urduñako Gabonetako erakusleiho lehiaketak sorkuntza ugari saritu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Ekonomia

Luyando Ópticosek irabazi du 1. sari teknikoa eta Ortega Okindegiak herri epaimahaiarena. Aurtengo edizioan hamar saltoki eta ostalarik parte hartu dute.

Urduñako Gabonetako erakusleiho lehiaketak sorkuntza ugari saritu ditu
Luyando Opticos dendaren erakusleihoa. / Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Dagoeneko ohikoa den Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa izan da abenduan Urduñan. Aurtengo edizioan sariak oso hedatuak egon dira parte hartu duten hamar saltokien artean.
Maila teknikoan Luyando Ópticosek irabazi du 1. saria, lore-estilista den La Bonitak 2. saria lortu du eta Jorge Ugalde arkitekto teknikoaren sorkuntzak 3. saria.
 
Lehenengoz lehiaketa honetan atal berezia sortu da soilik herri epaimahaiaren iritzia jasota. Azpimarratzekoa da parte-hartzea handia izan dela: 93 bozka guztira.
 
Horien bitartez urduñarrek Ortega okindegiari eman diote 1. saria, Jorge Ugalderi 2.a eta Ederki urdaitegiari 3. saria.
 
Parte hartu duten 90 pertsona baino gehiago horien artean ACCOReko saltokietan erabiltzeko 50 euroko bi bono zozketatu dira. Aurten Miren Ares eta Daniel Estévez izan dira sari horiek lortu dituzten bi pertsonak.
 
Urduñako Udalak eta bereziki Ekonomia Sustapen Arloak parte hartu duten herritarrak zein denda eta taberna parte-hartzaileak zoriondu nahi ditu, haien sorkuntza bereziekin hiria alaitzen lagundu dute eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa