aiaraldea.eus

Harategi kaleko obrak bukatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea
Harategi kaleko obrak bukatu dituzte

Harategi kalean zenbait hobekuntza egin ditu Urduñako Udalak. Sare sozialetan azaldu dute burututako lana.

Harategi kalea itxita egon da azken hilabeteetan inguru horren konponketa lanengatik. Kalea lautu da eta hormigoi inprimatuarekin asfaltatu da. Orain oinezkoek lehentasuna duten arren, autoek ere bertatik ibiltzeko aukera dute. Aparkalekuak mantendu eta zuhaitzak berritu dira, aurreko espezieak arazo ugari sortzen zituelako.

Proiektua Eusko Jaurlaritzak HIRIGUNE programaren bitartez emandako diru-laguntza bati esker ordaindu da, eta Viviendas de Vizcayaren hirigintza-aprobetxamenduari esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa