aiaraldea.eus

Semaforo berri batek trafikoa erregulatuko du Agua Salada auzoko tunelean

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Agua Salada auzoan dagoen trenbide azpiko tunelean semaforoa instalatu da. Horren helburua da oinezkoen, txirrindularien edo gurpildun aulkian mugitzen direnen segurtasuna bermatzea. Igaro aurretik, pertsonak botokian klikatu beharko du. Semaforoa gorri jarriko da orduan eta autoak ezingo dira pasa oinezkoa tuneletik irten arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa