aiaraldea.eus

Sukaldaritza eta nutrizioa hizpide ikasleen familiei zuzendutako tailerretan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Herri Eskolako Guraso Elkarteak tailerren ziklo bati ekin dio urtarrilean, nutrizioa hizpide. Lehenengo hitzordua urtarrilaren 9an izan zen eta Luci Basek eskaini zuen, Urduñako udal sukaldekoa, Nani Moréren laguntzarekin, Menjadors Ecologicseko sukaldaria denarekin. Bertan 12 familiek parte hartu zuten. Hainbat errezeta prestatzeaz gain, erabilitako osagaiak maila nutrizionalean aztertu zituzten.

Hurrengo hilabeteetan beste hainbat tailer antolatuko dituzte Luci Bas eta Ixone Solaun nutrizionistaren laguntzarekin helburu horrekin ere. Familiek zakote-ontziak ekar ditzakete janaria etxera eramateko errazio bakoitzeko 2 euro ordainduta. Informazio gehiago jasotzeko aukera dago ige.ampa.urduna@gmail.com helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa