aiaraldea.eus

Urduñak elkarlan komunitarioko sare bat sustatu du adineko pertsonen isolamendua saihesteko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Urduñako Udalak «Landa eremuan bakardadea eta isolamendua gutxitzen. Teknologia adineko pertsonen esku hartze komunitarioaren zerbitzura» proiektu pilotua martxan jarri du.

Urduñak elkarlan komunitarioko sare bat sustatu du adineko pertsonen isolamendua saihesteko
Urduñako Udalak ekimenaren berri eman du. / Aiaraldea.eus | Ikusi handiago | Argazki originala

Horrekin, adinean aurrera doazen pertsonek, bakarrik bizi direnek edo beste pertsona heldu batzuekin euren etxeetan bizitzen jarraitu ahal izatea bilatu nahi da, segurtasun eta babes baldintza egokietan, isolamendurako eta bazterkeria sozialerako arriskua gutxituta.

Auzo elkarlana
Diagnostiko fasea osatu da jada, bakarrik bizi den adineko pertsonen argazkia eman diguna.
Hemendik aurrera parte hartze komunitarioa landuko da, proiektu horretarako giltzarritzat
jotzen den elementua.

Merkataritza, parrokia, elkarte eta gainerako auzokideen elkarlana bultzatuko da. Eragile horiek edo «auzozainek», errespetuz eta zaintza kontuan hartuta, euren eguneroko bizitzan harremana duten adineko pertsonen ohiko errutinei arreta jartzea da helburua.

Kezkatzen dituen egoera edo aldaketaren bat ikustekotan, adineko pertsonarekin berarekin edo bere familiarekin alderatuko dute eta, ondoren, udal gizarte zerbitzuetara bideratu.

Zaintza sare horretan inplikatutako guneak ikusteko moduko bereizgarri batekin identifikatuko dira. Era berean, proiektuaren garapenarekin Urduñako herritarrei informazioa errazteko eta sentsibilizatzeko hainbat komunikazio bide erabiliko dira.

Ekimen pilotu hori aurtengo udazkenera arte garatuko da, baina espero da sortzen diren dinamikek babes komunitarioko ehuna indartzea, pertsona zaurgarrienen zaintza orokortzeko. Programa hori Obra Social La Caixak diruz lagundua da eta EISEk eta udal gizarte langileetako batek bideratuko dute.

Zaintzaileak zaintzen
Bestetik, mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei bideratutako zaintza taldea
abiatuko dute martxoaren 28an “Zaintzen baduzu, zainduko zaitugu” lemapean.

Saioak Alondegian izango dira 15 egunean behin, ostegunetan, 16:00etatik 17:00ak arte eta
horietan hainbat ekintza egingo dituzte: barreterapia tailerrak, erlaxaxio teknikak, hitzaldiak
edo aisialdi irteerak. Izen emateko aukera dago Gizarte Zerbitzuetan (gizartekintza@urduna.com) martxoaren 15era arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa