aiaraldea.eus

Bizkaiko Abesbatzen Egunean anfitrioia izango da ekainaren 9an Urduña

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

43 abesbatza eta 800 abeslari elkartuko dira hirian. 1984an izan zen lehenbizikoz Urduñan Bizkaia mailako hitzordua.

 Bizkaiko Abesbatzen Egunean anfitrioia izango da ekainaren 9an Urduña
Galdakaon izan zen iaz topaketa. / Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dela urtebete Urduña Abesbatzak lekukoa hartu zuen Galdakaon herrialde mailako abesbatzen topaketa bertan egiteko 2019 urte honetan. Horri esker, datorren igandean, ekainak 9, hiriak Bizkaiko Abesbatzen Egunaren XXXVI. Edizioa hartuko du Urduñak.

Talde ugari elkartuko dira jai horretan, haurren koralak, nagusien ahots zurienak, ahots lodienak eta nahasienak ere. Guztira, Bizkaiko 43 elkarteetatik bertaratutako diren 800 pertsonen anfitrioia izango da Urduña Abesbatza.

Urduñak jai hori hartzen duen bigarren aldia izango da aurtengoa. Aurrekoa 1984an izan zen, topaketaren 3. edizioan. Hala ere, igandekoa berezia izango da, izan ere, 2019 honetan Urduñako taldearen 50. urteurrena da.

Parte-hartzaileak 10:30ak inguru iritsiko dira Urduñara. Momentu horretan ere entseguak hasiko dira, Herri Eskolan, Antzinako Andra Mari-Josefinos ikastetxean eta frontoian. Jarraian, 11:45ean, Posadatik hasitan kantu-kalejira abiatuko dute taldeek Getxa Goi txistulari taldearekin batera. 12:15ean ohorezko aurreskua dantzatuko du hiriko Erauntsi Dantza Taldeak Foru plazan eta kontzertuari ekingo diote. Ahots talde bakoitzak 4 abesti interpretatuko ditu horretan. Errezitaldia bukatuko da “Himno final de Txanton Piperri” eta “Agur jaunak” abestien emanaldiekin parte-hartzaile guztien eskutik. Bukaeran herri bazkaria egingo dute abesbatza guztiek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa