aiaraldea.eus

Urduñako Foru plaza antigoaleko eta bildumazko gauzekin beteko da

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Hiriak azokaren 7. edizioa egingo du uztailaren 6an, larunbatean.

Urduñako Foru plaza antigoaleko eta bildumazko gauzekin beteko da
2017an egindako azokaren irudiak. / Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtebeteko etenaldia egin ondoren, datorren uztailaren 6an, larunbata, Urduñak antigoaleko eta bildumazko gauzen azokaren edizio berria hartuko du. Oraingoan Urduñako Udaleko Sustapen Ekonomikoko arloak antolatu du eta jai horren 7. edizioa izango da.

Egun osoan zehar Foru plaza salmenta postuekin beteko da. Profesionalak eta amateurrak egongo dira, guztiak gutxienez 40 urteko antzinatasuna duten altxor handi eta txikiz beterik. Bildumak egiteko bitxikeriak ere topatu ahalko dira. Trukerako edo irabazi asmorik gabeko tokiko elkarteek egindako artelanak erosteko aukera ere egongo da, baita birziklatutako materialarekin egindako piezak ere. Azoka zabalik egongo da 10:00etatik 19:00ak arte.

Bisita gidatuak
Bestetik, azpimarratzekoa da Renfe aldirietako bidaia-txartela aurkezten duten pertsonek doan parte hartu ahalko dutela 12:00etan Turismo Orduñako taldeak eskainiko duen bisita gidatuan. Horretarako bulegora (Foru plaza 9, Alondegiko eraikina) joan beharko dira aurretik. Ekintza osagarri honen inguruko informazio gehiago jaso daiteke turismo zerbitzura deituta, 945 38 43 84 telefonora.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa