aiaraldea.eus

Hasi dira dagoeneko Ctra. Vitoria kalea urbanizatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Urduñako Udalak aurten garatuko dituen inbertsio proiektuen artetik garrantzitsuenetariko bat da hori.

Hasi dira dagoeneko Ctra. Vitoria kalea urbanizatzeko lanak
Hasi dira dagoeneko obrak. / Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Dagoeneko hasi dira Ctra. Vitoria kaleko urbanizazio lanak. 2019 urtean Urduñako Udalak egingo dituen inbertsioetatik nagusienetariko bat da hori. Hobekuntza proiektuak 170.250,97 euroko kostua izango du udalarentzat eta, aurreikuspenen arabera, gutxienez 3 hilabetez luzatuko dira lanak.

Gernika plazatik hasita, osasun zentroraino zabalduko da proiektua, dagoeneko berrituta dagoen Harategi kalearekin lotzeko asmoz. Oinezkoentzako espaloi segurua eraikiko da, argiteria berriarekin. Horretarako kenduko da gaur egun kale horren eta Antzinako Andra Mari ikastetxearen artean dagoen horma, mantenu faltagatik hondatuta dagoena. Horren ordez hesi bat kokatuko da, kale berrian argia sartzea eta segurtasun handiagoa egotea bermatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa