aiaraldea.eus

Alondegiko ordutegia aldatuko da uztailean eta abuztuan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura
Alondegiko ordutegia aldatuko da uztailean eta abuztuan
Asteburuetan ez dute Alondegia irekiko. | Ikusi handiago | Argazki originala

Urtero bezala, Alondegiak eta bertan dauden zerbitzuek ohiko ordutegiak moldatuko dituzte uztailean zehar. Instalazioak zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera goizetan bakarrik, 9:00etatik 13:00ak arte. Arratsaldetan itxita egongo da, abuztu osoan bezala.

Halaber, udal liburutegiak bere ohiko ordutegia aldatuko du eta goizez eskainiko du zerbitzua uztailean. Hala ere, azpimarratzekoa da zabalik egongo dela soilik 12ra arte, izan ere, egun horretatik aurrera urteroko inbentarioa egingo du. Abuztuan liburutegi zerbitzua itxita egongo da oporrak direla eta. Dena den, 1. solairuko buzoia ohi bezala erabiltzen jarraitu ahalko da Alondegia zabalik dagoenean. Zerbitzu guztiak irailean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa