aiaraldea.eus

Bibliopiszina zabalik egongo da La Muerako igerilekuetan uztaileko arratsaldetan

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea
Bibliopiszina zabalik egongo da La Muerako igerilekuetan uztaileko arratsaldetan
Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik gunea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Beste urte batez, uztailean Bibliopiszina udal zerbitzua zabalik egongo da La Muerako igerilekuetan. Etxola, haurrentzako jolas parketik gertu dagoena, zabalik egongo da 16:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera. Bertan haurrentzako euskarazko liburuak eta jolasak hartu ahalko dira.

Gainera, egunero, 18:00etan, zuzendutako ekintza batean parte hartzeko aukera izango dute umeek: eskulan saioak, jolasak, ipuin-kontaketak, idazketa tailerrak, etab.  Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzera bideratuta egongo dira ekintza hauek. Helduentzak kiosko zerbitzua ere eskainiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa