aiaraldea.eus

Urduña prest dago Urdufolk jaialdiaren 7. edizioa hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kultura

Banden lehiaketan neurtuko diren taldeek emanaldiak eskainiko dituzte abuztuaren 30 eta 31an, ostiral eta larunbatean. Hitzordua Foru plazan izango da, 20:30etatik aurrera.

Urduña prest dago Urdufolk jaialdiaren 7. edizioa hartzeko
Koroatze jaien barruan egiten da Urdufolk. | Ikusi handiago | Argazki originala

Datorren abuztuaren 30ean, ostiralean, Urdufolk nazioarteko jaialdiaren 7. edizioa hasiko da, Koroatze jaiekin batera. Horri esker Urduña hiriak musika hitzordu berezia hartuko du bi egunez. Foru plaza ohiko banden lehiaketarekin
ere beteko da.

Epaimahaiak iragarri du zeintzuk izango diren aurtengo lehiaketako talde finalistak: Kimu Txalaparta (Euskal Herria), Tündra (Errioxa), Innerlands (Valentzia) eta Parradust (Euskal Herria). Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria izango du eta finalistek 500 euroko bana jasoko dute.

Aurtengo hitzordua osatuko da Euskal Herriko Enekora eta Castelló de la Planako Lépoka taldearen emanaldiarekin. Ohikoa denez, Asturiaseko El Trasno gaita bandak ere kalejirak girotuko ditu ostiralean eta larunbatean hiriko kaleetatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa