aiaraldea.eus

Kirol ekintzen eskaintza handitu da 2019-2020 ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Kirola

Urduñako Udalak Orduña Plaza hotelarekin duen hitzarmenari esker, aduanan kokatuta dagoen Astigym gimnasioko instalazioak baliatzen dira urtero kirol saioak eskaintzeko. Ohikoa den moduan, 2019-2020 ikasturtea urrian hasiko da eta maiatzera arte luzatuko da.

Hala ere, bi lauhilekotan egongo da banatuta: urritik urtarrilera eta otsailetik maiatzera. Aurreko urteetan izan diren ekintzetaz gain -ciclo indoor, mantentze gimnasia, pilates, yoga edo GAP- ikastute honetan saio berriak eskainiko dituzte, besteak beste, HIIT, aquagym balnearioan eta banakako pilates saioak makinetan.

Klase horietan izena emateko epea irekiko da irailaren 23an. Matrikulazioak balnearioan (hotele 1. solairuan) egingo dira, 9:00etatik 12:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte astelehenetik ostiralera. Bertan ere eskainiko dute ordutegi eta tarifen inguruko informazioa.

Bestetik, azpimarratzekoa da ere ekintza hauetan apuntatuta dauden pertsonek aukera izango dutela gehitzeko haien tarifara balnearioa edo gimnasioaren erabilera. Azken horretan, gainera, aurten makina berriak instalatu dira eta ikasturtean zehar zabalik egongo da 8:00etatik 21:00ak arte astelehentik ostiralera eta larunbat eta igandeetan 9:00etatik 21:00ak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa