aiaraldea.eus

Negutegi efektudun gasen isurketak murrizteko konpromisoak hartu ditu Urduñak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Ingurumena

Urduñako Bitxobola talde ekologistak klimaren larritasunaren harira aurkeztutako mozioa babestu zuen Urduñako Udalak irailaren 25eko udalbatzan. Proposamenak aurrera egin zuen EH Bilduko tokiko gobernuaren aldeko botoei esker. EAJ-PNV abstenitu zen.

Besteak beste, Urduñak 8 hilabeteko epean diagnostiko bat osatzeko konpromisoa hartu zuen. Aztertuko dira zeinduk diren aldaketa klimatikoan eragina duten udal eskuduntzako faktoreak, Urduñak aurrera pausoak eman ditzan 4/2019 Jasangarritasun Energetikoari buruzko legera gerturatzeko.

Diagnostiko horren emaitza kontuan hartuta, prozesu partehartzailea ere abituako du, 2020 urtean planifikazioa osatzeko. Guzti horren helburua izango da negutegi efektudun gasen isurketa etetea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa