aiaraldea.eus

Urduña Onddotan' mikologia-asteburuaren 2. edizioa hartuko du hiriak

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Azaroaren 1etik 3ra izango da mikologia-asteburua. Hiriko taberna eta jatetxeak lehiatuko dira Pintxo Onenaren eta Barrarik Onenaren sariak jasotzeko.

Azaroaren 1etik 3ra Urduñak 'Urduña Onddotan' asteburu mikologikoaren 2. edizioa hartu du, Urduñako Udaleko Ekonomia Sustapeneko arloak antolatuta. Egun horietan onddo eta zizak oinarri hartuta bereziki prestatuko dituzten
pintxoak dastatzeko aukera eskainiko dute ostalariek, lehiaketa gastronomikoan parte hartzeko.

Aurten Belatz-gorri, Politena, Rómulo, Gorobel, Orduña Plaza, Hikei, Sortetxe, La Posada eta Batzoki tabernek parte hartuko dute. Egun horietan 12:00etatik 14:30ak arte egongo da pintxoak dastatzeko aukera.

Sorkuntza horiek dastatzeko parada izateaz gain, gogokoen duten horren alde egiteko aukera ere izango dute herritarrek. Herri-epaimahaian parte hartzeko, ibilbide-orria jaso beharko da ostalaritza lokaletan eta, gutxienez, 5 pintxo zigilatu, hartutakoa ordaindu eta tiketa jasotzean. Orri hori, ondoren, Turismo Bulegoan (Foru plaza, 9) egongo den kutxan sartu beharko da azaroaren 8a baino lehen.

Berrikuntzen artean, ostalariek aurten epaimahai tekniko baten iritzia ere jasoko dute. Azken horrek pintxo onenaren eta barra onenaren sariak banatuko ditu. Erabakia azaroaren 15ean iragarriko da.

Saria du
Gogokoen duten pintxoen alde bozkatzen duten herritarren artean 6 sari zozkatuko dira. Sarien artean, besteak beste, dastatze menuak, eguneko menuak, pintxo ibilbideak, bisita gidatuak eta ibilbide termalak egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa