aiaraldea.eus

Eskualdeko Enplegu Planaren deialdi berria

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Ekonomia

Azaroan Eskualdeko Enplegu Planaren edizio berria aktibatuko da. Ekimen horri esker, Lanbidek lagunduta, langabezian dauden Urduñako bi pertsona kontratatuko dituzte 6 hilabetez lanaldi osoan Aiaraldeko lorategietan mantentze lanak egiteko eta inguruko herri horietako bestelako zerbitzuetan aritzeko. Informazio gehiago jaso edo programan izena emateko aukera egongo da hurrengo esteka jarraituta: https://labur.eus/JLAW0. Azpimarratzekoa da pertsona horiek hurrengo baldintzetako bat, behintzat, bete beharko dutela onartuak izateko, Lanbidek agindu bezala:

  • DBEa jasotzea.
  • 35 urtetik beherakoa izatea.
  • 55 urtetik gorakoa izatea.
  • Denbora luzez langabezian egon izana, hau da, azken 540 egunetatik behintzat 360 langabezian eman izana.
  • 45 urtetik gorakoa izatea eta Lanbiden izena emanda egotea azken 180 egunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa