aiaraldea.eus

Ordutegi berezia Alondegian azterketak direla eta, baita larunbatetan ere

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Hezkuntza

Aurreko urtetan bezala, Alondegia Gizarte Etxeak goizeko 9:00etatik aurrera irekiko ditu ateak, urtarrileko asteburuetan era bai. Horrela, zerbitzu zabalagoa eskaini nahi dute, ohi baino ordu bat lehenago irekiko baita.

Kultur etxearen ordutegia, beraz, 9:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:30era izango da, astelehenetik ostiralera. Larunbatetan ere irekiko dute salbuespen gisa, 9:00etatik 14:00etara. Igande eta jaiegunetan, aldiz, itxita egongo da, ohi bezala. Neurri hau azterketak prestatu behar dituztenentzat eta prozesu horretan beste espazio batzuk erabili nahi dituztenentzat bereziki pentsatuta dago”.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa