aiaraldea.eus

Martxoak 8ko haurrentzako marrazki lehiaketa hasi da 

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du aurten ere Urduñako Berdintasun Arloak.

 

Martxoak 8ko haurrentzako marrazki lehiaketa hasi da 
Lehiaketaren aurkezpenaren irudi bat./ Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete lehiaketan. Zikloen arabera, hiru kategoria egongo dira: '2012-2013 urteak','2010-2011 urteak' eta '2009-2008 urteak'. Marrazki guztiek lehiaketaren oinarriak bete behar dituzte, hala nola, “Historiako emakume asmatzaileak” gaia jorratzea.

 

Arte lanak Alondegian aurkeztu ahal dira otsailaren28ra arte. Geroago, martxoaren 8ko programazioan, sari banaketaren hitzordua iragarriko da. Irabazleek genero ikuspegiko liburu eta eskola materialetan gastatzeko kupoi bana jasoko dute. Txapelketa bukatu ondoren, marrazki guztiak Alondegian izango dira ikusgai.

Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, haurrentzako marrazki lehiaketa abiatu du aurten ere Urduñako Berdintasun Arloak.

Lehen Hezkuntzako ikasleek parte har dezakete lehiaketan. Zikloen arabera, hiru kategoria egongo dira: '2012-2013 urteak','2010-2011 urteak' eta '2009-2008 urteak'. Marrazki guztiek lehiaketaren oinarriak bete behar dituzte, hala nola, “Historiako emakume asmatzaileak” gaia jorratzea.

Arte lanak Alondegian aurkeztu ahal dira otsailaren28ra arte. Geroago, martxoaren 8ko programazioan, sari banaketaren hitzordua iragarriko da. Irabazleek genero ikuspegiko liburu eta eskola materialetan gastatzeko kupoi bana jasoko dute. Txapelketa bukatu ondoren, marrazki guztiak Alondegian izango dira ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa