aiaraldea.eus

2020ko Otxomaio jaietako kartel lehiaketa abian da 

Erabiltzailearen aurpegia Urduñako udala   Jendartea

2020ko Otxomaio jaiak iragartzeko kartel lehiaketa abian da dagoeneko. Txapelketan partehartzeko epea martxoaren 13an bukatuko da, 13:30ean.

2020ko Otxomaio jaietako kartel lehiaketa abian da 
Otxomaioetarako kartel lehiaketa egingo da./ Urduñako Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurten 36. edizioa izango da eta, aurreko urteetan bezala, maila ezberdinak egongo dira adinaren arabera: kimuena (5-9 urte), umeena (10-13 urte), gazteena (14-18 urte) eta nagusiena (19 urtetik gora). Azken kategoria horren irabazleak 500 euroko saria jasoko du eta bere obra 2020ko Otxomaio jaien iragarlea izango da. Egile bakoitzak bi proposamen aurkez ditzake gehienez. Lehiaketan parte hartzeko, arte-lanak Udal Bulegoetan (Zaharra, 2-4) utzi beharko dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30ak arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa