Urduñako egoitzak bideo-deiak jarri ditu abian familiak eta adinekoak biltzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Erabiltzaile bat eta langile bat, bideo-dei bat egiten. / Urduñako Udala

Prebentzio-neurri gisa familien bisitak mugatu ondoren jarri zen martxan sistema hori. Familiek zein pertsona nagusiek bizi duten ziurgabetasun egoera arintzen laguntzen du neurri horrek.

Urduñako egoitzan instalatu den bideo-deien sistemari esker, erabiltzaileak euren senideekin harremanetan jar daitezke. Familiek zein pertsona nagusiek bizi duten ziurgabetasun egoera arintzen laguntzen du neurri horrek, hirugarren adinekoen egoitza guztietan bisitak debekatu baitira.

Osasun Ministerioak nahiz Bizkaiko Foru Aldundiak adinekoen osasuna zaintzeko helburuarekin ezarritako prebentzio-neurriak zehatz-mehatz lantzeaz gain, egoitzako langileek ongizate emozionalari eustea dute lehentasun; gaur egungo isolamendu egoeran funtsezkoa da eta.

Azken egunetan egoitzan jasotzen ari diren dei kopuru handia dela eta, zentrora ez deitzea eskatu zaie familiei, eta azpimarratu egin da zentroa bera izango dela haiekin harremanetan jarriko dena.

Gutxienez bost egunean behin jasoko dute deia edo bideo-deia. Era berean, egoitzako profesional bat bi egunean behin jarriko da harremanetan erreferentziazko senidearekin, telefonoz, haren egoeraren berri emateko.

Urduñako Udalaren ustez, bisitak eteteak eragin handia izan dezake erabiltzaileen eta familien ongizate emozional, fisiko eta sozialean. Hori dela eta, eskerrak eman nahi dizkie familia guztiei erakusten ari diren lankidetzagatik eta inplikazioagatik.

Horrekin batera, edozein gertaera garrantzitsuren aurrean, jakinarazi du berehala jarriko direla harremanetan senideekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide