Bono Dendaren ezohiko kanpaina martxan, itxi behar izan duten negozioei bideratuta

Erabiltzailearen aurpegia
Urduñako saltoki bat, artxibo irudi batean. / Urduñako Udala

Behin konfinamendu eta merkataritza-establezimenduak ixteko aldia amaituta, Sustapen Ekonomiko udal arloak hainbat kanpaina jarriko ditu abian tokiko merkataritza sustatzeko. Horien guztien helburua da egungo egoeraren ondorio negatiboak arintzen laguntzea, baita tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzea ere.

Bono Dendaren ezohiko kanpaina da lehenengoa, "Urduñan erosiz gero, denon onura!!!". Saltokiek kanpainarekin bat egiteko epea maiatzaren 15ean amaituko da, eta maiatzaren 19tik aurrera jaso ahal izango dituzte horien onurak. Parte hartzeko behargintza@urduna.com helbidera idatzi beharra dago. Bestetik, bonuak dendetan trukatzeko azken eguna uztailaren 30a izango da.

Kanpaina berezi honetan, Udalak ematen duen zenbatekoa ordainduko zaie negozioei kanpainaren hasieran, establezimenduei likidezia emateko helburuarekin. Gainera, ohi baino negozio mota gehiagok parte hartuko dute: arropa konpontzeko dendak, zapata-dendak, ile-apaindegiak eta estetika aretoak, besteak beste.

Gutxienez, 10 euroko erosketa bakoitzeko, kontsumitzaileek 5 euroko bonua eskuratuko dute, eta bonu horrek 15 eurora handituko du erosketaren balio osoa. Deialdian sartutako kontsumo-ondasunak edo zerbitzuak erosteko balio dute txartel horiek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide