Otxomaioen balorazio positiboa egin du udalak

Erabiltzailearen aurpegia
Aurtengo Otxomaioetako irudi bat. / Aiaraldea.eus

Udal ordezkari gisa, eskerrak eman nahi izan dizkie Itziar Biguri alkateak ekintzetan parte hartu duten pertsona guztiei. 

Covid-19 birusaren hedapena prebenitzeko eta urduñarren osasuna babesteko, etxetik ospatu dira aurten Otxomaio Jaiak. Itziar Biguri alkateak emaitzarekin pozik dagoela adierazi du, “oso jai politak izan direlako, desberdinak baina hunkigarriak”.

Udal ordezkari gisa, eskerrak eman nahi izan dizkie Bigurik ekintzetan parte hartu duten pertsona guztiei: irratikoei, boluntarioei, txupineroari eta pregoilariei, kontzertuak eta bestelako ekimenak antolatzen egon direnei eta udal langileei, besteak beste.

Jaiak amaitu ondoren, hiria altxatzeko helburuarekin lan egiteko unea dela azpimarratu du alkateak. “Krisi honek kalte handiak sortu ditu, baina guztiok batera aurrera aterako gara. Ziur nago, herri honekin harro nago”, nabarmendu du Bigurik.

Kaleak kolorez eta apaingarriz bete dira, festa giroa sortuz. Udalak herritarren parte-hartzea eskertu nahi izan du alkateak; ez bakarrik kaleak apaintzera animatu direlako, baizik eta jaien antolakuntza taldeak planifikatutako ekimenei modu positiboan erantzun dietelako eta, oro har, ezarritako segurtasun-neurriak errespetatu dituztelako.

Jarduera guztiak Otxomaioko irratiaren bidez eman dira. Maiatzaren 7an, 20:00etatik 22:00etara, hau da, txupinazoan, 410 entzule baino gehiago jaso ziren. Emisioa hiritik eta inguruko udalerrietatik haratago —Laudio, Amurrio, Gasteiz edo Bilbo— iritsi zen; jaiegunetan zehar, 337 entzule orduko baino gehiago egon ziren Madrilen, 88 Valentzian eta 68 Zaragozan. Aipatzekoa da, halaber, katea atzerriko bederatzi estatutatik entzun zela —AEB, Frantzia, Venezuela, Erresuma Batua, Kanada, Alemania, Italia, Suitza eta Suedia— eta 289 pertsona WhatsApp bidez jarri zirela harremanetan irratiarekin zazpi herrialdetatik.

Egoeretara egokitutako jarduerak
Nahiz eta etxetik ospatu, musika ez zen falta izan Otxomaioetan. Herriko zenbait DJk girotu zituzten kaleak: Djames Techno, DJ Juanma, Varro, Ttarttalo eta Ra. Haurrek DJen saio propioa ere izan zuten, Adur Ekintza Kulturalen eta Kokorikoren eskutik.

Ohi ez bezala, baina gogo berberaz, Placton eta Siroka taldeen kontzertuak eskaini ziren Foru Plazatik. Xabi Solano ezin izan zen hirira jotzera joan; hori dela eta, Otxomaioko irratiak Hernaniko artistak Instagramen eman zuen kontzertua zuzenean eman zuen.

Jaien ezaugarri diren ekitaldi tradizionalak ere egoerara egokitu ziren. Maiatzaren 8ko meza nagusia, adibidez, streaming bidez eman zen, ateak itxita egin baitzen. Halaber, Erauntsi Dantza Taldeko, Getxa Goi Txistu Taldeko eta Santa Cecilia taldeko dantzariek ere parte hartu zuten jaietan.

Ez ziren falta izan Bihotza eta Batibombaren kalejirak, Bihotza Konpartsaren eskutik. Bihotza, ordea, urduñar bakoitzak erre zuen etxean, kartoi mehezko panpina txiki bat erreta. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide