“Villa de Artziniega” Maketa Lehiaketa aurkeztu dute, eskualdeko musika taldeei zuzendutakoa

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko uzt. 13a, 00:00

Artzinega Rock Elkartea, Artziniegako Jai Batzordearen laguntzarekin, ekimen berria martxan jarri dute edozein musika estiloko musika sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. Hori dela eta, Aiaraldea eta Enkarterriko talde, banda edo bakarlarientzat “Villa de Artziniega” Lehenengo Maketa Lehiaketa antolatu dute. Hori bai, parte hartu nahi duen edozein talde, banda edo bakarlari Aiaraldea edo Enkarterrin erroldatuta egon beharko da, talde eta banden kasuan, gutxienez kideetako bat.

Artzinega Rock Elkartea, Artziniegako Jai Batzordearen laguntzarekin, ekimen berria martxan jarri dute edozein musika estiloko musika sustatu eta zabaltzeko helburuarekin. Hori dela eta, Aiaraldea eta Enkarterriko talde, banda edo bakarlarientzat “Villa de Artziniega” Lehenengo Maketa Lehiaketa antolatu dute. Hori bai, parte hartu nahi duen edozein talde, banda edo bakarlari Aiaraldea edo Enkarterrin erroldatuta egon beharko da, talde eta banden kasuan, gutxienez kideetako bat.

Aurkezten dituzten obrak, originalak izan beharko dira letra eta musikan. Horrez gain, lehiaketan parte hartu nahi izango duen talde edo bakarlari bakoitzak gutxienez hiru eta gehienez bost abestiz osatuta egongo den maketa bat (mp3 formatuan) aurkeztu beharko du, taldearen edo bakarlariaren ibilbidea jasotzen duen dossier batekin batera. Gainera, maketa osatuko duten abestien artean, taldeak edo bakarlariak, bat aukeratu beharko du errepresentazio gisa.

Aipatutako dossierra jaso beharko dituen datuak hauek izango dira: Taldea edo bakarlariaren biografia laburra, taldea edo bakarlariaren izena eta logotipoa, jotzen duten musika estiloa, kideen zerrenda (izen-abizenak, jaiotze data), Aiaraldeako edo Enkarterriko talderen kide baten edo bakarlariaren errolda-ziurtagiria eta taldearen bozeramaile edo bakarlariaren datuak (izen-abizenak, NAN, telefonoa, helbide elektronikoa).

Maketak aurkezteko azken eguna 2016ko abuztuaren 8a izango da gaueko 22:00etan eta maketa eta gainontzeko dokumentazioaren aurkezpena, bakarrik on-line egin ahalko da, dena artziniegarockelkartea@gmail.com helbide elektronikora bidaliz. Hala ere, informazio gehiago nahi izatekotan 652 74 38 72 eta 626 65 72 61 telefono zenbakiak luzatu ditu antolakuntzak.

Jasotako maketa guztien artean, irabazle bat erabakiko du epaimahai batek. Saria 300 euro izango da, baita aurtengo Artziniegako Jaietan (irailaren 3an, larunbata) zuzeneko kontzertua ematea. Horregatik, egun horretan libre izango ez duten talde edo bakarlariek lehiaketara ez aurkeztea eskatzen dute.

Horrez gain, aparteko beste sari bat egongo da, Burubio Kultur Elkartearen grabazio estudioan abesti grabaketa, hain zuzen. Azken sari hau, hots, grabazioa, Facebook sare-sozialaren “atsegite”-en bitartez, abuztuaren 9tik 14ra, erabakiko da eta herri-bozkatze horretan bozka gehien duen abestia izango da irabazlea.

Herri bozka gauzatzeko, parte hartzaileek dohainik eman beharko diote, aurkeztutako tema originalak, eta indarrean dagoen legeria ezartzen duen tartean, soinu finkapen eskubideak, baita Internet eta prentsa bidezko zabaltze eskubidea Artziniega Rock Elkarteari. Eta antolakuntzak, beharrezkoa ikusi ezkero, egokiak estimatzen dituen aldaketak egin ahalko ditu lehiaketaren funtzionamendua egokia izateko asmoarekin. Halaber, lehiaketan parte-hartzea oinarrien erabateko onartzea suposatuko du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide