SOS Laudioko Lamuza Parkea

II. koreografia lehiaketa antolatu du SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko api. 8a, 12:13

SOS Laudioko Lamuza Parkeak koreografia lehiaketa egingo du berriro. Oraingo edizioan adostutako oinarrietako batzuk oinarria dute iaz jasotako kritikak aintzat harturik.

3 kategoria

Hiru kategoria egongo dira; umeena (0-12 urte bitartean), gazteena (13-18 urte bitartean) eta seniorrena (18 urte gorakoak).

SOS Laudioko Lamuza Parkea koreografia lehiaketa egingo du berriro. Oraingo edizioan adostutako oinarrietako batzuk, pasa den urtean jasotako kritiketan oinarria dute.

Hiru kategoria egongo dira, umeena (0-12 urte bitartean), gazteena (13-18 urte bitartean) eta seniorrena (18 urte gorakoak), beraz zero eta ehun urte bitarteko adina duen edonor parte hartu ahal izango du lehiaketan. Hori bai, koreografia talde guztiak gutxienez hiru pertsona eta gehienez sei pertsona izan behar dituzte. Eta horietako talde bakoitzak prestatutako koreografia 3 eta 5 minutu arteko iraupena izan beharko du.

Aurkeztutako dantza, modalitate eta gai musikal bakoitza libreki aukeratu ahalko dituzte taldeek.  Bestalde, plataformaren aldetik nabarmendu nahi izan dute, arreta handia jarriko dutela, taldeek aukeratutako abestiak transmititzen duten mezuaren esanahian eta bereziki, abesti horiek izan ahal dituzten eduki sexistan, arrazakeriakoetan edo homofoboetan.

Talde bakoitzak aukeratutako abestia, egindako koreografia osatzeko, lehiaketa egunean bertan aurkeztu beharko dute, soinu formatu arruntean, hau da, WAV eta MP3 formatuan, USB edo CD batean sartuta. Talde bakoitzaren abestia ongi identifikatuta joan behar da, gaia eta talde parte-hartzailearen datuekin.

Bestelakoak

Lehiaketa ospatzeko  10 talde, haien koreografiekin, aurkeztu beharko dira gutxienez eta gehienez, 30 talderen koreografiak baloratuko dituzte.

Lehiaketaren finala, ekainaren 12an izatea aurreikusten dute. Sari gisa emango dute dantza ikuskizun bat ikusteko sarrerak, Euskal Herriko hiriburuetako batean egongo den baten-batentzako. Baina, oraindik ez dakite zein dantza ikuskizuna ikusiko dute saridunak, izan ere, lehiaketa ospatu arte ez dutelako jakingo zenbat pertsona osatuko dute talde irabazlea.

Lehiaketan izen emateko epea maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik; formulario bat besterik ez dute bete beharko parte hartu nahi izango dutenek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide