III. Euskal Dantza astea eta VII. Dantzari Eguna egingo dituzte apirilean

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2016ko api. 3a, 12:15

Datorren asterako, III. Euskal Dantza astea antolatu dute Ubixeta Dantza Taldekoek Orozkon. Egitarau zabala aurkeztu dute, besteak beste, apirilaren 5etik 10era, Euskal Jantzien erakusketa egongo da Museoan, Agintzari Dantza Taldeak antolatuta.

Datorren asterako, Euskal Dantza astea antolatu dute Orozkon hirugarren aldiz. Egitarau zabala aurkeztu dute Euskal Dantza astea ospatzeko, besteak beste, apirilaren 5etik 10era, Euskal Jantzien erakusketa egongo da Museoan, Agintzari Dantza Taldeak antolatuta.

Horrez gain, apirilaren 9an arratsaldeko 18:00retan, dantzen alardea eta pintxoak egongo dira Ubixeta Dantza Taldeak antolatuta eta jarraian, iluntzeko 20:00etan perkusio tailerra. Baina, apirilaren 10ean, igandea, izango da Euskal Dantza astearen egun nagusia.

Goizeko 11:00etan emango diote hasiera egunari, dantzarien kontzentrazioarekin Zubiaur Plazan; jarraian, eguerdiko 12:00etan, Dantzarien Kalejira izango da. 13:00etan, dantzarien alardea izango da Zubiaur Plazan eta 14:30etan bazkaria izango dute eskolan. Arratsaldeko 17:00etan dantzarien alardea egongo da berriz, baina oraingoan futbol zelaian eta egunari amaiera emateko, 18:30etan erromeria egongo da guztientzat.

VII. Dantzari Eguna Laudion

Hilabete berdinaren 24. eguean ospatuko dute Laudion VII. Dantzari Eguna, Itxarkundia Dantza Taldeak antolatuta. Goizean zehar hedatuko dira antolatutako ekintza guztiak; goizeko 11:00etan hasiko da ospakizuna dantzarien kontzentrazioarekin Aldai Plazan, jarraian eguerdiko 12:00etan, Laudiotik kalejiran arituko direlarik. Amaitzeko, arratsaldeko 13:30etan, dantzen alardea izango da Aldai Plazan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide