Elikagai Bankuak boluntarioak behar ditu asteburuan egingo duen bilketan laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko aza. 25a, 08:24

Elikagai Bankuak bilketa berria antolatu du estatu espainiarrean, azaroaren 27an eta 28an, hain zuzen. Aiaraldeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai bilketa horretan parte hartuko du, eta horrela, beste behin ere, bere elkartasuna erakutsi nahi du.

Elikagai Bankuak elikagai-bilketa berri bat antolatu du estatu mailan, azaroaren 27 eta 28rako. Aiaraldeko beste udalerri batzuetan bezala, Artziniegak ere elikagai-bilketa horretan parte hartuko du, eta, hala, beste behin ere bere solidaritatea erakutsi nahi du.

Beste batzuetan bezala, ekintza solidarioa aurrera eramateko, pertsona boluntarioen beharra dute, elikagai eta produktuak biltzen lagundu dezaten. Beraz, ostiralean edo larunbatean boluntario gisa aritzeko interesa duena izena eman ahalko du bai telefono bidez – 945 39 63 53 – edo posta elektronikoaren bidez – info@artziniegakoudala.eus –; hori bai azaroaren 26ko, osteguneko, eguerdia baino lehen egin beharko da izen-emate hori.

 Txandak, ostiral (azaroak 27) goizean eta arratsaldean eta larunbat (azaroak 28) goizean izango dira. Boluntarioak, Artziniegako establezimendu ezberdinetan zehar egongo dira: UNIDE supermerkatuan, IZAR fruta-dendan, JAKITOKI, ERROTAETXE supermerkatuan eta La Despensa de la Abuelan, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide