Datorren asteburuan Santamarina jaiak ospatuko dituzte Zuhatzan

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2015ko uzt. 12a, 09:12

Urtero legez, santamarina jaiak ospatuko dituzte Zuhatzan. Ostiralean, uztailaren 17an, iluntzeko 21:00etan txupinazoa botako dute Pezukeraren jaitsierarekin eta jarraian Patxi Perez eta konpainiak erromeriari hasiera emango diote.

Bukatzerakoan, gaueko 00:00etan Luhartz taldeko kontzertua eskainiko dute. Aurten, egun horretarako Amurrio, Luiaondo eta Arespalditzatik, Zuhatzara doazen autobusak jarri dituzte jendea jaietara joaten anima dadin:

Urtero lez, Marina Donaren omenez jaiak ospatuko dituzte Zuhatzan. Ostiralean, ekainaren 17a, iluntzearen 21:00etan txupina botako dute Pezukeraren jaitsierarekin eta jarraian Patxi Perez eta konpainia erromeriari hasiera emango diote. Hau bukatzerakoan, gaueko 00:00etan Luhartz taldea kontzertuan egongo da. Aurten, egun honetarako Amurrio, Luiaondo eta Arespalditzatik, Zuhatzara doazen autobusak jarri dituzte jendea jaietara hurbiltzeko.

  • 21:00etan Amurriotik aterako da (Elizako biribilgunetik)
  • 21:10etan Luiaondotik pasako da (Maroto Arbolan, autobus geltokian)
  • 21:25etan Arespalditzatik pasako da (Toboso tabernan)

Larunbatean, ekainaren 18an, Marina Dona eguna da eta honen omenez meza 12:30etan eta trikipoteoa jarraian antolatu dute. Jaien azkeneko egunean, igandean, ekainaren 19an, meza egongo da 11:30etan eta 13:00etan umeentzako parkea puzgarriekin. 14:00etan herri bazkaria antolatu dute, paella eta mazedonia jango dutelarik (bazkarira joateko ekainaren 16a baino lehen apuntatu beharko dira 945 339 421 telefonora) eta jarraian 16:30etan bingora jolastuko dute guztiak batera. 17:00etan puzgarriak jarraituko dute umeentzako eta arratsaldeko 18:00retan Gorka Aginagalderekin monologoak egongo dira “El Txou de Patxi” ikuskizunarekin. Iluntzeko 20:00etan berriz, Pezukera agurtuko dute eta horrekin jaiei amaiera emango diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide