aiaraldea.eus

Carlos Spottorno-ren “A las Puertas de Europa” argazki erakusketa ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea
Carlos Spottorno-ren “A las Puertas de Europa” argazki erakusketa ikusgai

“A la Puertas de Europa” Carlos Spottorno argazki-kazetariaren obren erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 21a arte Amurrioko Elexondo kalean.

Europako hegoaldean ematen den immigrazioaren errealitate dramatikoaren ikerkuntzaren ondorioz egindako lana da.

Erakusketan, zuri-beltzean dauden 60 irudi egongo dira ikusgai eta irudi bakoitzaren inguruan gertatzen ari denaren inguruko euskarazko eta gaztelerazko kontakizuna gehitu diote. Irudiak kalean arazorik gabe ikusgai egoteko material berezietan inprimatuta daude.

“A la Puertas de Europa” Carlos Spottorno argazki-kazetariaren obren erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 21a arte Amurrioko Elexondo kalean zehar. Europako hegoaldean ematen den immigrazioaren errealitate dramatikoaren ikerkuntzaren ondorioz egindako lana da.

Erakusketan, zuri-beltzean dauden 60 irudi egongo dira ikusgai eta irudi bakoitzean gertatzen ari den euskarazko eta gaztelerazko narrazio batekin lagunduta daude. Irudiak kalean arazorik gabe ikusgai egoteko material berezi batzuetan inprimatuta baitaude.

Espainia, Italia, Grezia eta Bulgaria Europar kontinenteko zaindariak direla irudikatzen da, kontinentearen barrenean aldiz, leuntasunez jokatzen dute publikoki eta zorroztasunez alde pribatuan immigranteei dagokionez. Horren ondorio da erreportaje hau, non Lampedusa, Melilla, Grezia edo Bulgariara bidaiatzeko aukera izango dugu. Hesiak zeharkatzen saiatzen direnen eta zaintzen dituztenen eguneroko bizitzaren ikustaldia da. Bere identitatea zehazten saiatzen ari den Europa baten erretratua.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa